XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristauen kopurua hirietan gehitu eta herrietan hedatzen denean, gotzaiak ezin dira elkarte guztiaz arduratu.

Orduan bere funtzioak apaizen esku uzten hasi ziren eta herrietako elkarte txikiak (parrokiak) sortu ziren.

Hauen burua apaiza da, gotzaiaren aginduz.

Apaizaren misioa

- elkartearen gauzetaz arduratzea.

- elkartean prediku eta irakaskuntzaren arduradun izatea.

- sakramentuak ospatzea.

Apaizak laguntzeko diakonoak daude eta ondorengo eginkizunak dituzte: - sakramentuen ospakizunean laguntzea.

- Jainkoaren Hitza hedatzea.

- anaiartearen beharretaz arduratzea.

b) Ordenatu gabeko ministerioak edo laikoak

Vaticano II. Kontziliotik aurrera, Eliza berritzen saiatu da.

Alde batetik bere sorrerari begiratzen dio, aldaketaren iturria aurkitu asmoz.

Bestetik, bere garaia begiratzen du eta Elizak erantzun beharreko arazo zehatz batzu dituen gizarte berri bat ikusten du.

Kristau elkarteak eta munduak behar zehatzak dituzte.

Ia amaierarik gabeko ebanjelizazio lanerako kristau guztiok gara beharrezkoak.

Horregatik sortzen dira laikoek burututako ministeritza berriak Jainkoaren Elizan.

Laiko hauek ordenatu gabeko kristauak dira, Bataioan hartu eta Sendotzan baieztatutako kristau heziketari zintzoki jarraitzen diotenak.

Zerbitzu laiko zehatz bat ministeriotzat onartua izan dadin honelako ezaugarriak bete behar ditu: Elkarteari edo ebanjelizatzaile lanari dagokion edo beharrezko zaion lana izatea.

Zerbitzu iraunkor eta epeluze samarrekoa izatea.

Gotzaiak Apostoluen ondorengo dira.

Aita Santua Elizaren batasunaren zerbitzaria da.